XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein neskatxo erensugeari emanen zitzaion jakiteko zozketa egin zuten, eta erregeren alabari tokatu zitzaion.

Erregek, orduan, bere erresuma osoan jakin arazi zuen, erensugearengandik bere alaba bizirik aterako zuena, harekin ezkondu eta erregegai egingo zuela.

Eguna heldu zenean, erregeren alaba zuhaitz batetan lotuta utzi zuten.

Jendea zuhaitz adarretan zegoen erregeren alabari begira.

Erensugea agertu baino lehentxeago, artzain bat, zakurra ondoan zuela, heldu zen toki haretara.

Neskatxoa loturik ikustean, honela galdegin zion: - Zer ari zara?.

Erregeren alabaren ahotik hango berri izan zuenean, zuhaitz atzean eseri zen, zakurra ondoan zuela.

Erensugea, burrunbaz, berehala agertu zen.

Artzainak orduan bere zakurrari: - Kaxpar, heldu horri.

Zakurra, piztitzarrari lotu zitzaion gogor, eta zatikatu egin zuen.

Neskatxoa berehala askatu zuen artzainak.

Inguruetako zuhaitzetan ziren erregeren morroiak jaitsi ziren, eta beraien arteko nagusi gaztea zazpi gonaz jantzi zuten, (...).